XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

NEURONA. Zelula nerbiotsu edo neurona baten eredu hirudimentsionala. Ebakian atzeman daitezke: zilindro-ardatza (A); Zelularen mintza (B); estaldura mielinikoa (C); zitoplasma (D) bere mitokondria eta erretikulu endoplasmatikoarekin; nukleoa (E) nukleoloarekin; zenbait abarpen dendritiko (F); bi bukaera sinaptikoak (G).

Neuronetatik aparte, badira ehun nerbiotsuan beste zelula batzuk, glia osatzen dutenak, beren funtzioa neuronen trofismoa zaintzea delarik; baita ere zain-arteriak eta zelula epitelialak.

Esan bezala, sistema nerbiotsuaren unitate morfologiko eta funtzionala da.

Zelula orotan gertatzen den moduan, hiru zati nagusi bereiz daitezke: mintza, zitoplasma eta nukleoa.

- Mintza: Gainontzeko zelula guztientzat onartzen den Robertson-en egitura segitzen du; hau da, bi geruza proteiko eta bien tartean geruza lipidiko bat.